Martxan da Eguesbrick 2022

 Hemen: Berriak

Gaurtik aurrera, EGUESBRICKen parte hartzen duten Eguesibarko 34 establezimenduetako erakusleihoek, osatu beharreko esaldiko letretako bat ezkutatzen dute. Parte hartzeko formularioak, parte hartzen duten establezimenduetan jaso edo Udalaren webgunean deskarga daitezke. Parte-hartzaileen artean LEGO kit-ak eta erosketa-txartelak zozketatzen dira, parte hartzen duten negozioetan trukatzeko.

Ginkana hau maiatzaren 14an eta 15ean Udaletxean egingo den LEGO eraikuntzen erakusketa handiaren ataria da.

Erakusketa musutruk bisitatu ahal izango da, larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta igandean 10:00etatik 14:00etara.

Asteburuko proposamena osatzeko, sormen-maratoi bat eta robotikako erronka bat prestatu dira, eta maiatzaren 10a baino lehen izena eman behar da udalaren webgunean.

Robotikako erronkarako izen emateak: https://bit.ly/3jAqkzT

Sormen maratoirako izen emateak: https://bit.ly/38RIeMJ

 

Formularioa 22
Tamaño : 546.1 kB Formato : PDF

 

Ayuntamiento Valle Eguees 4306 86830309