Eguesibarko Udala lanean ari da gaur egun Sarrigurengo Institutuaren handitzearekin desagertuko den lurzatia ordezkatuko duen lursaila egokitzeko.
Udalak badaki herritarrek Elizmendi kaleko kirol-pista intentsiboki erabiltzen dutela, eta, horregatik, haren ordez antzeko beste gune bat jarriko du inguruetan.
Aisialdi osasungarria sustatzen jarraitu nahi da, batez ere Sarrigurengo haurtzaroan eta gaztaroan.
Aire zabaleko kirol-ekipamenduak hobetzeko ildo horretan, Udalak dagoeneko esleituta dauka pumptrack-aren handitzea, eta laster hasiko dira obrak.