2022ko martxoak 17

Zinemako emkumeei buruzko hitzaldi-tailerra

Foto noticia

Apirilaren 5ean, asteartea, 18:00etan, Eguesibarko Udaleko osoko bilkuren aretoan “Rebeldes y peligrosas de cine” hitzaldi-tailerra egingo da María Castejón idazle, historialari, irakasle, zinema-kritikari eta Ibarreko bizilagunarekin. Zineman bizi diren emakume apurtzaile ereduei buruz hitz egingo du, “Rebeldes y peligrosas de cine” izenburua duen bere liburuko protagonistak baitira. Sarrera doakoa da, lekua bete arte.

“Rebeldes y peligrosas de cine” 2020ko abenduan argitaratu zen. Laburpenak honela dio: «Benetan, eredu posible bakarrak emakume nekatu, inperfektu eta ildaskadunak direla? Benetan ez dela bateragarria besteen kaka garbitzeagatik izorratuta egotea eta Wonder Woman bezalako pertsonaia batez disfrutatzea? Zinemak bidegabeko errealitateak salatzen ditu, baina baita imaginarioak eraiki, desioak ase, eta fantasiaz gozatzeko aukera eman ere. Errebeldeak eta arriskutsuak dira zineman arauetatik urruntzen diren, genero-aginduak dinamizatzen dituzten eta erreferente berriak diren emakumeak. Baina inposatutakoarekin hausteak beti du prezio bat. Zinema-pantailetako protagonistei buruz hausnartzea proposatzen dugu. Orain berreskuratu, ikusi, deseraiki eta esan zutenaren irakurketa berriak egin nahi ditugula”.

Haraneko kultur sektoreko ekintzaile honen liburua Eguzki liburu-dendan dago eskuragarri, Sarrigurenen.

Animatu zinemazko arratsalde bat pasatzera!

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento