2021eko azaroak 30

Eguesibarko Udalak telelana eta modernizazio saria jaso du

Foto noticia
  • CNIS 2021 sariek Udalak pandemian egindako lana aitortu dute.
  • Aintzatespenak balioa ematen dio Udalak hilabete hauetan egindako ahaleginari.
  • Eguesibar izan da baloratu diren 52 administrazioen artean irabazleetako bat.

Sarriguren, 2021eko azaroaren 30a · Eguesibarko Udalak covid aldiko telelaneko esperientzia onenaren saria jaso du azaroaren 25 eta 25an ospatu den Berrikuntza eta Zerbitzu Publikoen Kongresu Nazionalean(CNIS), Madrilgo La Naven. Aintzatespen horrek balio handia ematen dio pandemiaren hilabeteetan Udalak egin duen ahaleginari.

Jose Miguel Bernal udalerriko zinegotziak adierazi duenez, “Harro gaude nazio mailako sari honek telelanak suposatzen duen antolakuntza berrikuntza eta esfortzua aitortzeaz”.

CNIS biltzarra, bertaratutako guztien topagune izateaz gain, antolakundeak saritu ditu. Edizio honetan 52 administraziotatik etorritako 94 proiektu baloratu dira. Lehen balorazio horretatik, epaimahaiak 37 proiekturi eman zien finalista izaera, eta horietako garaile bat Valle de Egüés izan da.

Kongresuko batzordea administrazioko hainbat erreferentek osatu dute: Concepción García Dieguez (Madril Digital), Gerardo Bustos Pretel (Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioa), Manuel Serrano Canon (Malagako Udaleko zuzendari ohia), Mario Alguacil Sanz (Sant Feliu de Llobregateko Udala), Miguel Ángel Amutio (Administrazio Digitaleko Idazkaritza Nagusia), Pablo Bárcenas Gutiérrez (FEMP),

 

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Eguesibarko Udalak web orria estreinatu du

Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/ Udal Informatikako...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento