2019ko udako sarrera berezien deialdiaren arau eta oinarriak

Kirola

Eguesibarko Udalak 2019ko udarako pase bereziak esleitzeko deialdiaren arau edo oinarriak onetsi ditu, honakoontzat, hain zuzen:

  • Gizarte ongizatean lan egin, eta Eguesibarren egoitza eta instalazioak dituzten elkarteendako txartelak
  • Adin txikikoen harrera helburu duten elkarte eta taldeak.
  • Eguesibarren erroldatuta egonik, baldintza hauek betetzen dituztenek jasotzen ahalko dituzte txartelak:

2017/04/01etik aurrera etenik egin gabe edo jaiotzez geroztik Eguesibarren erroldatuta egotea.

18 urtetik gorakoa izatea, norbanakoaren izenean eskaera egiteko.

Eguesibarko Udalarekin ordainketak egunean izatea, dokumentazioa aurkezten den egunean.

Udalaren kirol instalazioekin ordainketak egunean izatea, dokumentazioa aurkezten den egunean.

urtean %75eko tarifa hobariduna izatea.

 

Errenta:

Erroldatuak:

Kide bakarreko familiak: 8.000 €-tik beherako errenta konputagarria

2 kidetako familiak: 11.000 €-tik beherako errenta konputagarria

3 kidetako familiak: 15.000 €-tik beherako errenta konputagarria

4 kidetako familiak: 20.000 €-tik beherako errenta konputagarria

65 urtetik gorako pertsonak, Ibarrean erroldatuak; erretiro, umezurtz, alargun eta elbarritasun pentsioak jasotzen dituzten onuradunak; %33ko minusbaliotasuna edo handik gorakoa duten pertsonak, Ibarrean erroldatuak. 000 €-tik beherako per capita errenta

Familia ugariko pertsonak, Ibarrean erroldatuak.:000 €-tik beherako per capita errenta

 

Deialdiaren oinarriak eta eskabideak udalaren webgunean kontsultatzen ahal dira, eta bertatik hartu (www.valledeegues.com; www.eguesibar.net), edo Eguesibarko Udalaren Erregistro Orokorrean (Garajonay kalea, 1, Sarriguren).

Eskabideak udaletxeko erregistro orokorrean aurkezten ahal dira, apirilaren 8etik maiatzaren 17ra bitartean, 08:30etik 14:30era.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento