10. IBILBIDEA: BADOSTAIN –BADOSTAINGO GAINAK – BADOSTAIN
- Luzera: 5,6 kilometro.
- Denbora: 2 ordu.
- Desnibela: 110 metro.
- Zailtasuna: Erraza.
- Elementu interesgarriak: Badostaingo San Migel eliza eta Bideko Ama Birjinaren ermita, eta Ezkorizko aintzira.
Ibilaldi eder honek ikuspegi bikainak eskaintzen ditu: Ezkorizko aintzira, Aranguren Ibarra eta Iruñerriaren hegoaldea (Noain, Galar, Erreniega, etab.).
Ibilbidea Badostaindik abiatzen da, Ezkorizko bidea hartuta. Errepide asfaltatua da, 5 metroko zabalera duena, eta pixkanaka igotzen da Ezkorizko atakaraino (543,83 metro). Puntu horretan, ekialderantz doan Bordalarreko bidea hartzen da, eta 571 metrora igotzen da. Bertatik ikuspegi bikainak daude: Aranguren Ibarra, Ezkorizko edo Zolinako aintzira, eta Iruñerriaren hegoaldea.
Ekialderantz jarraitzen da ibilbideko punturik altuenera iritsi arte (591 metro). Handik iparralderantz jaisten da sigi-saga, 3 metro zabaleko lurrezko bidera iritsi arte (Arangurengo bidea). Bide hori jarraituz, lautadan, Ezkorizko bidera iristen da, eta handik Badostainera itzultzen da.
