06. IBILBIDEA: EGUES – ELKANO – IBIRIKU – EGUES
- Luzera: 5,4 kilometro.
- Desnibela: 45 metro.
- Denbora: Ordubetea.
- Zailtasuna: Erraza.
- Elementu interesgarriak: Eguesko San Martin eliza, Elkanoko eliza eta Ibirikuko San Joan Bataiatzailearen eliza.
Ibilbide hau ibarreko ibilbide sarearen erdigunean dago, eta beste hainbat ibilbide seinaleztatuekin lotzeko aukera ematen du.
Gainera, Urbi ibaiko eta El Soto errekako ibaiertzeko landaretza behatzeko aukera eskaintzen du.
Ibilbidea Eguesen hasten da, udaletxearen ezkerraldetik jaisten den pista hartuta. Errepidea gurutzatu ondoren, zagorrezko pista batetik aurrera egiten da Urbi ibairaino.
Zereal alorren artean jarraitzen da Azpako bidearen bidegurutzea aurkitu arte.
Ezkerreko desbideratzea hartuta, tarte zuzen batean aurrera egiten da eta errepidea berriro zeharkatzen da azpitik, Ibirikuko hirigunera sartuz.
Herria zeharkatu ondoren, Elkanorantz jarraitzen da, Ubarmin klinikara doan errepidea hartuta. Klinikaren instalazioak hego-ekialdetik inguratzen dira eta tarte asfaltatu bat egin ondoren, klinikaren sarreraren parean ezkerrera biratzen da.
Errepidean aurrera eginez, errotonda batera iristen da, eta handik Eguesera itzultzen da.
