Prozesu parte-hartzaileak
Prozesu parte-hartzaileak ekintza sorta planifikatu bat dira herritarren parte-hartzea antolatzeko, politika publikoetan eragite aldera.
Eguesibarko Udalean abian jarritako prozesuen artean, honakoak daude:
- Lege-oinarriko prozesuak
- Udal ekimeneko prozesuak
- Gizarte ekimeneko eta udal eskumeneko prozesuak
- Udalerriak parte hartzen duen kanpo prozesuak

LEGE-OINARRIKO PROZESUAK
Planeamendu eta plangintza prozeduretan, partaidetza legeak agintzen du, eta gomendio teknikoa ere bada.
7. artikulua. Herritarren partaidetza
- Administrazio publikoak saiatuko dira lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko jarduera izan dadin Nafarroako Foru Komunitateko egungo nahiz etorkizuneko gizartearen behar eta asmoen araberakoa. Horretarako, lurraldearen nahiz hirigintzaren garapen jasangarria sustatuko dute, herritarren partaidetza ahalik eta zabalena bultzatuko dute eta bermatuko dituzte partikularren eta beren interesen alde eratutako entitateen informazio eta ekimenerako eskubideak.
- Nolanahi dela ere, foru lege honetan aipatzen diren tresnetan, herritarrek parte hartzeko gutxienez hogei eguneko epea izanen da, behin betiko onetsi baino lehen.
- Planek eta aldaketek herritarren partaidetza egiazkoa eta eraginkorra izanen dute, eta horretarako partaidetza-prozesu bat eginen da, hasierako onespena baino lehen.
- Partaidetza-planak honako hauek jasoko ditu gutxienez:
- Interesdunen identifikazioa
- Proposamenen laburpenak
- Bideragarritasun ekonomikoa
- Partaidetza tresnak eta metodologia
- Ondorioak
(1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa)
Fitxak:
- Ibarreko Hirigintza Plana idatzi aurreko prozesu parte-hartzailea
- Eguesibarko Udalaren Hirigintza Plan Orokorreko prozesu parte-hartzailea
Hiri jarduerako plan berezia udal eskumeneko tresna da, eta aurretik partaidetza prozesua egin behar da.
Fitxak:
- Abian:
- 15 etxebizitza Altzuza II
- Berrikuntzaren Hiria 2. fasea (Olatz)
- Eginak:
- Arkupea Kontzeju Etxea
- 365. lurzatia (Elkano-Egues)
- 76. lurzatia (Olaz)
- 52 eta 53 lurzatiak (Ibiriku)
- Sagasetako aldaketa puntuala
Urtero administrazio publikoek araugintza-plan bat argitaratzen dute, hurrengo urteko ekimenak jasotzen dituena.
UDAL EKIMENEKO PROZESUAK
Eguesibarko Udalak urtero 60.000€ bideratzen ditu herritarrek erabakitzen duten proiektu batera.
Faseak:
- Proposamenak: herritarrek ideiak aurkezten dituzte.
- Aukeraketa: balorazioa eta hautaketa.
- Bozketa: herritarrek bozkatzen dute.
Fitxak:
- AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2018
- THE WALKING D’ EGUES
- GAZTE ARLOKO AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK
- GARRAIOAK
Herritarren eskariz, Udalak prozesuak abiaraz ditzake.
Fitxak:
- PMUS
- Haur parte-hartzea Nafarroan