Anfibioak
Anfibioen bizitzaren zati bat urari lotua dago; bereziki lehen estadioetan. Espezie bakoitzak bere ur-maila, sakonera eta uraren iraupena behar ditu.
Gaur egun, fauna talde hau gainbeheran dago. Errekak, ubideak eta putzu txikiak askotan lehortu edo drainatu dira nekazaritza jarduerak errazteko. Gainera, ongarri kimikoek eta biozidek kalte handia eragin diete.
Anfibioen presentzia eta berreskurapena sustatzeko, 2015ean mikrohezeguneak sortu ziren ibarraren hegoaldean (Badostain eta Ardanaz), Aranguren ibarrekoekin lotuta. Proiektua neurri batean CAIXAren laguntzarekin finantzatu zen.
Ordutik, Eguesibar eta Aranguren elkarlanean ari dira hezegune berriak sortzen, konektibotasuna hobetzeko eta anfibio espezieen kolonizazioa aztertzeko.
Era berean, iparraldean ere lan egiten da, Eguesen eta Altzuzan mikrohezeguneak sortuz.







