Ingurumen Alorra

Ingurumen alorreko teknikaria

Juantxo Yoldi Jiménez

C/ Central, 22, Polígono de Egüés

948 33 32 12

jyoldi@egues.es

Udalaren arlo honetan, ingurumenarekin zerikusia duten eta Eguesibarri dagozkion kontu guztiak kudeatzen dira.

Arlo honetan bultzatzen diren ekintzek eta proiektuek ibarreko ingurumen kalitatea hobetzea dute helburu, honako hauen bidez:

  • Kontzientzia harrarazteko eta ingurumen heziketako ekintzak.
  • Paisaia naturala babestu eta hobetzea.
  • Basoen kudeaketarako tresnak ezartzea.
  • Biodibertsitatearen aldeko proiektuak bultzatzea.
  • Hiriko ingurumena hobetzea.

Arlo honen barnean, Lorategietako Zerbitzua dago. Zerbitzu hori, hain zuzen, ingurumena errespetatzen duten tekniken eta prozesuen bidez, ibarreko hiriko eta aldirietako berdegune guztiak hobetzeaz arduratzen da, herritarrek gozatzeko modua izan dezaten eta haien bizi-kalitatea hobetu dadin.

Era berean, ibarreko landa eta natura guneetan ESP-Ingurumeneko taldeak gauzatzen dituen ingurumen jarduketak antolatu eta koordinatzen dira arlo honetan.

Halaber, mantentze-lanak egiten ditu Eguesibarko Ibilbideen Sarearen barnean sartuta dauden bideetan eta bidexketan. Ibilbideen sare horrek aukera ematen du udal lurralde osoan ibiltzeko oinez, bizikletaz edo zaldiz eta, horrenbestez, txoko guztiak ezagutzeko

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento