Harrera, Diagnosi, Orientabide eta Esku-hartze Sozialerako Zerbitzua
Zerbitzua laguntza soziala behar duten herritar guztientzat da, larrialdi egoeretan egon edo ez.
Informazio zehatza eta orientazio pertsonalizatua eskaintzen da udaleko zein udalerritik kanpoko gizarte-baliabideei buruz. Egoera bakoitzean diagnosi bat egiten da eta, beharrezkoa bada, lan-plan bat prestatzen da Gizarte Zerbitzuaren laguntzarekin.
Hauxe eskaintzen da:
- Epe luzeko laguntza pertsonalizatua, norbanakoaren eta/edo familia mailako beharrak konpontzeko, diru-laguntzekin lotuta egon edo ez.
- Egoera pertsonalen balorazioa: mendekotasuna, desgaitasuna, diagnosi sozial eta soziohezitzaileak, indarkeria, bazterketa, etab.
- Pertsonaren egoeraren azterketa eta lan-plan bateratua, gaitasun pertsonalak hobetzeko. Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea.
- Haur babesgabetasun egoeren detekzioa, ikerketa, balorazioa eta esku-hartzea kudeatzea.
- Enplegua bilatzeko laguntza aktiboa eta taldeko esku-hartzea.
- Orientazioa bizikidetza krisietan edo familia barruko zailtasunetan.
- Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta eta laguntza.
- Hobekuntza pertsonalerako ikastaro eta tailerrak.

LAGUNTZA PERTSONALAK ETA EKONOMIKOAK KUDEATZEA ETA ZERBITZUETARAKO SARBIDEA
Nafarroako Gobernuak eta Eguesibarko Udalak ematen dituzten diru-laguntzak eta zerbitzuak eskatzeko eta jarraipena egiteko zerbitzua da, hala nola errenta bermatua edo udaleko larrialdi-laguntzak.
Halaber, udal baliabideen (FAZ, ikastaroak…) tramitazioa eta jarraipena egiten da, eta Nafarroako Gobernuko baliabideetara bideratzea ere: egoitzak, zentroak, egonaldiak, gizarteratze eta laneratzeko programak, eskola-tailerrak, ikastaroak eta egoitza-baliabideak.