Adinekoendako eta/edo Mendekotasuna edo Desgaitasuna dutenendako Zerbitzua
Zerbitzu hau informazio orokorra eta/edo laguntza behar duten 65 urtetik gorakoentzat da, eta halaber, mendekoentzat edo haien senideentzat eta zaintzaileentzat, bai eta desgaitasuna dutenentzat ere.
Helburua da mendekotasunean dauden pertsonak beren ohiko ingurunean ahalik eta denborarik gehien eta baldintzarik onenetan egotea. Hainbat jarduketa egiten dira; horien artean, larrialdiko telefono zerbitzua, eguneko zentroak, egoitzak, mendekotasuna baloratzea…

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA (ELZ)
Mendekotasuna duen senideren bat duten familiei bideratutako zerbitzua da, eguneroko oinarrizko jarduerak beren etxeetan egin ahal izan ditzaten. Zaintzaile aritzen direnei laguntzera ere bideratua dago.
Zerbitzua familia arloko profesionalen taldeak garatzen du, astelehenetik ostiralera, urte osoan.

PODOLOGIA ZERBITZUA, OINEN HEZIKETA ETA ZAINKETA
Zerbitzua adinekoentzat edo desgaitasuna dutenentzat da.
- Prezioak: 7 euro. Ibarrean erroldaturiko pertsonak bakarrik.
- Ordaintzeko modua: Bankuko ordainagiri bidez.
- Lekua: Gorraizko Kontsultategia.
- Zerbitzua: Mendillorri Klinika Podologikoak eskaintzen du.
- Hitzordua: 012 (948 012 012) telefonoaren bidez, hileko lehen astearte eta asteazkenean, 8:30etik 18:00etara, hurrengo hileko hitzorduetarako (eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da).
- Datuak: izena eta bi abizen, NAN eta mugikorra.
- Informazio gehiago: Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Tel.: 948 331 650.
2026 Podologia Zerbitzuaren hurrengo egunak
- Urtarrilak 13
- Otsailak 3 eta 10
- Martxoak 3 eta 10
- Apirilak 7 eta 14
- Maiatzak 5 eta 12
- Ekainak 2 eta 9
- Uztailak 14
- Abuztuak 25
- Irailak 1 eta 8
- Urriak 6 eta 13
- Azaroak 3 eta 10
- Abenduak 15 eta 22

Servicio de promoción de madurez activa y saludable
HELDUARO AKTIBOA ETA OSASUNGARRIA SUSTATZEKO ZERBITZUA
Zahartze aktiboa sustatzeko jarduerak dira. Jardueren artean daude memoria tailerrak, erretiroaren alternatiba aktiboak, parte-hartze komunitarioa, hitzaldiak, belaunaldien arteko jarduerak, mantentze gimnasia eta eskulan tailerrak.
Jarduera guztiak FAZen egiten dira. Informaziorako, jarri harremanetan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin.
LAGUNTZA-PRODUKTUEN MAILEGU ZERBITZUA
Doako zerbitzua da Eguesibarko biztanleentzat. Pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako laguntza-produktuak eskaintzen dira: makuluak, ibiltzeko laguntzak, gurpil-aulkiak, etab.
Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin.