Herritarrei Arreta egiteko Bulegoa(HAB)

oac

Herritarrei Arreta egiteko Bulegoan herritarrak hartu eta arreta egiten diegu bai aurrez aurre, bai telefonoz, bai bide telematikoz.

Helburua ahalik eta laguntzarik onena eta eraginkorrena ematea da; hau da, zerbitzurik hoberena eskaintzea, informazio eskaerei erantzun egokia eta azkarra ematea, proposatzen diren jardun eta eskaeren inguruko orientabidea ematea, herritarren idazki eta jakinarazpenak erregistratzea, kexak eta iradokizunak jasotzea, eta informaziorako duzuen eskubidea bermatzea.

Arreta telefonikoa

012 Infolokal telefonora deituz informazio interesgarria jasoko duzu udal zerbitzuez eta zerbitzu orokorrez, eta zenbait izapide egiteko modua izanen duzu, hala nola denetariko ziurtagiriak egin, kexak eta iradokizunak jakinarazi, etab.

Udaletxean bertan ere telefonoz eginen dizugu arreta.

AURREZ AURREKOA

Aurrez aurreko zerbitzu honen helburu nagusia da herritarrek maizenik eskatzen dituzten zerbitzuak eta informazio eskaerak bildu eta kudeatzea. Izan ere, Administrazioa modernizatzeko prozesuaren barnean, beharrezkoa da herritarrek gestio guztiak leihatila bakar batean egin ahal izatea, eraikin beraren barnean leku batetik bestera ibili behar ez izateko

TELEMATIKOA

Toki erakundeak jada maila ona du udalaren administrazio kudeaketaren garapen informatikoan. Era berean, zerbitzu horietako batzuk bideratu ahal izateko (norberaren informazioa eskuratzeko eta nork bere izapideak egiteko, adibidez) kudeaketa-aplikazio integratuak izan beharko ditu eskura, baita informazio eta transakzioen segurtasunari dagozkion bestelako eskakizun teknikoak ere.

Webgune berri honen bidez, hainbat atal eguneratu dira, hala nola “Alkateak erantzuten du”, “Zinegotzi delegatuek erantzuten dute” eta “Talde politikoek erantzuten dute”; herritarrek zuzenean jo dezakete haiengana.

Gainera, iradokizun postontzia ere badago, bai eta egoitza elektronikoa ere, edozein izapide egiteko.

ZER IZAPIDE EGIN DITZAKET BULEGO HONETAN?

  • Sarrera erregistroa.
  • Errolda altak, bajak eta aldaketak.
  • Erroldatze agiriak eta ziurtagiriak.
  • Banku-helbideratzeak eta gutunak bidaltzekoak.
  • Hirigintza lizentziak eskatzea.
  • Ziurtagiriak: Ondasunak, JEZ eta zirkulazioa.
  • Ordainagirien kopia eta kobrantza.
  • Zorrik ez izatearen ziurtagiriak.
  • Gainbalioen kalkulua.
  • Fidantza/abala jasotzea eta itzultzea.
  • Dokumentuak konpultsatzea

oac2-egues
Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento