Helduen Euskalduntzea

EUSKARA IKASTEKO BEKAK

Eguesibarko Udalak, urtero, diru-laguntzak emateko deialdi bat argitaratuko du, ikasturtean euskara ikasi duten helduen ikasketetarako. Deialdia ibarrean erroldaturik dauden helduendako da.

Beken dokumentazioa

EGUESIBARKO HELDUENDAKO EUSKARAKO ESKOLAK DIRUZ LAGUNTZEKO DEIALDIA ETA OINARRIAK 2022

HELDUAK EUSKALDUNTZEKO KANPAINA

Urtero, berezko kanpaina bat egiten da helduek euskara ikas dezaten. Eskaintza zabala dago euskaltegi publikoetan eta pribatuetan, bai aurrez aurre ikasteko, bai nork bere kasa ikasteko, betiere pertsona bakoitzaren behar eta ordu libreetara moldatua.

Era berean, Sarrigurengo ikastetxeko guraso elkarteak aita-amendako eskolak antolatzen ditu.

MINTZAKIDE EKIMENA

Mintzakide ekimena 2004an sortu zen, euskaraz hitz egin nahi duen jende orori hizkuntza erabiltzeko aukerak emateko. Iruñerrian, Tafallan eta bertze zenbait lekutan egiten da.

Talde txikiak osatzen dira, astean behin bildu eta euskaraz mintzatzeko. Gehienetan, bospasei taldekide izaten dira, eta kide bat edo bi ongi moldatzen dira euskaraz; besteek, berriz, mintzatzeko duten maila hobetu nahi dute.

Euskara ikasleendako txokoa da Elaide. Euskarara hurbildu nahi dutenendako eta euskaraz egiteko aukerak eta baliabideak bilatzen dituzten horiendako toki ezin hobea da ELAIDE. Egitasmoaren helburua da euskara eta euskal kultura horiei hurbiltzea eta aberastasun hori konpartitzea.

Elaidek honako hauek eskaintzen ditu: informazio eguneratua eta interesekoa; euskarazko jardueren agenda; bi astean behingo buletina; euskara ikasteko dirulaguntzei buruzko informazioa; euskara ikasi eta erabiltzeko baliabideak; eta hainbat webgune eta proiektutarako estekak (euskaltegiak, mintzapraktika, Euskaraldia, tokiko hedabideak, etab.).

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento