Familia Barneko Transmisioa

Eguesibarko Euskara Zerbitzuak hiru programa garatzen ditu euskara etxean bertan, hau da, familia barnean, seme-alabei erakusteko:

DUZUN ONENA

Gurasoendako gida bat da, aita-amei informazio eta gomendio jakingarriak emateko asmoz hizkuntzak familian ikasi eta tratatzeari buruz.

JOLASTUKO GARA


Urte batetik gorako haurrak dituzten familiendako eskuliburua da, jolasak haurren garapenean eta hizkuntza ikasteko duen garrantzia nabarmentzeko; horretarako, hainbat jarraibide eskaintzen ditu jolasa haurtzaroan nola erabili behar den jakiteko.

BAKOITZARI BEREA

Seme-alabak euskaraz eskolatu dituzten gurasoendako egina da. Hainbat gomendio ematen dira euskara etxe barnean nola erabili behar den jakiteko. Liburuxkak, halaber, azaltzen du nola motibatu behar dugun haurra euskara berezko komunikazio tresnatzat barneratzeko.

Horrez gain, Xaldun Kortin erabiltzea gomendatzen da. Nafarroako euskarazko ahozko ondaretik hartutako kanta eta jolas bilduma da, formatu jolasgarri eta erabilgarrian egina.

ERA PLATAFORMA

Eskaera horiek kontuan hartuta, Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek sortu dute ERA plataforma digitala, euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko.

Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte, baina euskarak gizartean duen lekua desorekatua kontuan hartuta, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea egokia da, esaterako, etxean, kultur jardueretan edo eskolaz kanpoko jardueretan.

GURASOENDAKO PRESTAKUNTZA

Gurasoek seme-alabei euskaraz hitz egin eta irakastea sustatze aldera, Euskara Zerbitzuak hainbat jarduera eta hitzaldi antolatzen ditu erregulartasunez hainbat gairi buruz.

  • EUSKARA, HIZKUNTZA BAT ETXEAN SARTZEN DA
    IKUSI BIDEOA

    Paula Kasaresen hitzaldiaren laburpena. Aditua da soziolinguistikan eta familia-transmisioan.

 

  • Gomendioak seme-alabak hizkuntza-eredu euskaradunetan dituzten aita-ama guztientzat.
    DESKARGATU

    Gomendioak seme-alabak hizkuntza-eredu euskaradunetan dituzten aita-ama guztientzat.

 

  • HAURREN MUNDUKO HIZTEGI TXIKIA
    DESKARGATU

    Haurrekin erabili beharreko erregistro informaletan barneratzeko hiztegi txiki bat da.

 

  • NOLA LAGUNDUKO DIOT ESKOLA-LANETAN EUSKARAZ HITZ EGITEN EZ BADAKIT?
    DESKARGATU

    Iñaki Eizmendi gizarte-hezitzaileak arrasto batzuk ematen ditu elkarrizketa honetan.

EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTEENDAKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Urtero argitaratzen den katalogo honetan euskarazko kultur produktuak biltzen dira haur eta gazteentzat (0-16 urte): musika, filmak, informatika, aldizkariak, komikiak, liburuak, jolasak, jostailuak eta gurasoendako materiala.

Hezkuntza alorrean euskarazko kultur produktuek aukera anitz eskaintzen dituzte haurrek eta gazteek euskara hobeki ikasi eta erabil dezaten, eta familian komunikaziorako tresna izan dadin.

UDALEKUAK

Udalekuak aukera ezin hobea dira haurrak euskaraz jostatzeko. Jarduera eskaintza zabal-zabala da. Haurrendako egitarau aproposak dira, lagun berriak egiteko, harremanak sendotzeko eta abar.

Eta oharkabean, gainera, udalekuetan dauden bitartean, hizkuntza-ohiturak finkatu eta errotzen dituzte.

UDALEKUAK, FOILETOAK: NON ETA ANTOLATZAILEAK

D EREDUAREN ALDEKO KANPAINA

D ereduan, ikasleek euskara, gaztelania eta ingelesa ikasten dituzte. Hiru hizkuntza horien bidez, aukera zabala izanen dute hala lan eta kultur munduan nola bizikidetzan, oro har. D ereduak, halaber, ibilbide luze eta oparoa egina du, eta esperientziaren nahiz kalitatearen berme da bai pedagogian bai hezkuntzan.
 

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento