Alkatetzak erantzuten du
Alkateari galdera zehatzik egin nahi badiozu, bete galdetegi hau. Zure galdera eta horri emandako erantzuna orrialde honetan argitaratuko dira.
Alkateak eskertu nahi ditu herritarrek atal honetan egindako ekarpen guztiak.
Alkatearen oharra:
Galderak Udalean jasotzen diren dataren arabera argitaratuko dira erantzunak. Dena den, salbuespen dira bai galdera konplexuak, bai dokumentazioa ikusi beharra eragiten dutenak, bai Ibarreko lekuetara ikuskapen bisitak egitea eragiten dutenak, bai kasuan kasuko gaian gaitasuna duten teknikariei edota zinegotzi ordezkariei txostenak eskatu behar zaizkienean.
Alkateak, hala ere, ahalik eta lasterren argitaratu nahi ditu erantzunak. Bestela, arestian aipaturiko arrazoiengatik ezin denean, barkatu atzerapenak eragiten ahal dizkizueten eragozpenak.
- Udalak eskubidea izanen du jasotako mezuak argitaratzeko eta laburtzeko, fede gaiztoa, funtsik eza edo zehaztasun falta dagoenean edo hirugarrenen eskubideak kaltetu ditzaketenean.
- Edukia udal eskumenetik kanpo badago.
- Prozedura judizial irekiei edo udal ekintzen berrikuspenari buruzkoak badira.
- Ebazpen judizialaren edo administrazio izapideen zain dauden gaiak badira.
Azkeneko galderen erantzunak
Consulta las cuestiones más recientes ya respondidas por el Ayuntamiento.