Eguesibarko historia
IDATZIZKO LEHENENGO LEKUKOTZAK, ERDI AROKOAK
Eguesibarri buruzko lehenengo erreferentzia dokumentalak XI. mendekoak dira, Goi Erdi Arokoak (alegia, oro har, V. eta XIII. mendeak hartzen dituen arokoak); hain zuzen, feudalismoa sortu eta suspertu zen aldikoak. Erreferentzia horiei esker, garrantzi handiko datu bat ondoriozta dezakegu: espazio geografiko hau Iruñeko lehenengo monarkiaren oinarri ekonomiko, sozial eta administratiboetako bat izan zela.
