Eguesibarko Gazteriaren Etxeak Ongizate Emozionalerako Aholkularitza Zerbitzu berria jarriko du martxan datorren urriaren 2tik aurrera, 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta.
Ekimenak Nafarroako Gazteriaren Institutuaren babesa du, eta gazteei espazio seguru, konfidentzial eta epairik gabekoa eskaintzea du helburu, beren zalantzak planteatu, kezkak adierazi eta ongizate emozionalean eragina duten gaiei buruzko orientazio profesionala jaso ahal izan dezaten.
Zerbitzuan psikologo profesional bat egongo da, eta laguntza eta noizbehinkako orientazioa eskainiko ditu guztiz doan.
Hainbat kezkaren inguruko orientazioa
Aholkularitzan gazteen ongizatearekin eta eguneroko bizitzarekin lotutako hainbat gai landu ahal izango dira:
- Harremanak: familia, lagunak, bikotea eta gizarte-trebetasunak.
- Osasun pertsonala: elikadura-jokabideak eta adikzioen prebentzioa.
- Kudeaketa emozionala: antsietatea, estresa, beldurrak, fobiak edo aldarte baxua.
- Erabakiak hartzea: aldaketetara egokitzea eta orientazio pertsonala.
- Sexualitatea: zalantzak, identitatea eta harreman osasungarriak.
- Kezka sortzen duen edo orientazioa behar den beste edozein gai.
Helburua da lehen entzute- eta orientazio-gune profesional bat eskaintzea, gazteek kezkatzen dituzten gaiei buruz hitz egin behar dutenean bertara jo ahal izan dezaten.
Ostiralero Gazteriaren Etxean
Zerbitzu berria urriaren 2an hasiko da eta ostiralero, 16:00etatik 18:00etara, egongo da erabilgarri, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Hitzordua bi modutan eskatu ahal izango da:
Baliabide berri hau martxan jartzea Nafarroako Gazteriaren Institutuaren babesari esker izan da posible.