2026ko irailak 15

Eliak Eguesibarko Euskararen Eguna hartuko du urriaren 3an

Foto noticia

Urriaren 3an, Eguesibarko Euskararen Egunaren edizio berri bat ospatuko da Elian, eta adin desberdinetarako kultura-jarduerak, tailerrak, musika eta bestelako proposamenak bilduko ditu, euskara topagune izanik.

Egitaraua 11:00etan hasiko da, kanpai-hotsekin eta kanpai-tailerrarekin. Ordu berean hasi eta 15:00ak arte, liburu-trukea, «Erreferenteak: argiztatzen duten profesionalak» erakusketa eta puntu morea ere izango dira.

11:15ean, Musika Eskolaren kontzertua izango da eta, 12:00etan, Garraporen eskutik inguruko txangoa hasiko da.

Jarduerek 12:30ean jarraituko dute, kremak sortzeko tailerrarekin eta talo eta txalaparta tailerrekin. 13:00etan, zianotipia tailerra egingo da.

13:30etik 15:00etara, arku-tiroko tailerra eta Euskara Arloak eskainitako hamaiketakoa ere izango dira.

Horrela, jardunaldiak euskararen inguruko askotariko egitaraua eskainiko du Elian, kultura, parte-hartzea eta elkargunea uztartuz.

Doako autobusa: erreserbak irailaren 17tik 29ra

Eliarako joan-etorriak errazteko, 60 plazako doako autobusa jarriko da, Sarriguren, Egues, Badostain eta Ibirikutik Eliara joateko. Irteera 10:30ean izango da eta itzulerako autobusa 15:30ean abiatuko da.

Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira. Plaza erreserbatzeko, irailaren 17tik 29ra euskera@egues.es helbidera mezu elektroniko bat bidali beharko da.

Eskaeran nahitaez honako datu hauek guztiak adierazi beharko dira:

  • Eskaera egiten duen pertsonaren izen-abizenak.
  • Eskatutako plaza kopurua guztira, helduentzako eta adingabeentzako zenbat plaza eskatzen diren zehaztuta.
  • Harremanetarako helbide elektronikoa.
  • Harremanetarako telefonoa.

Ez dira kontuan hartuko datu horietakoren bat falta duten eskaerak.

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Gorraizek jaietako asteburuaz gozatu zuen

Gorraizek jaietako asteburuaz gozatu zuen

Gorraizko jaiek elkartzeko eta ospatzeko une ugari utzi zituzten asteburuan. Txupinazoak, kaldereteek eta egitarauko jarduera ezberdinek herritarrak bildu zituzten jai-giro pa...

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento