Oharra: LTD seinalea aldi baterako etengo da
Nafarroako Gobernuaren Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) ekipoak berritzeko lanak direla eta, abuztuko azken astean telebistako seinalea aldi baterako eten daiteke, 5 ordu baino gutxiagokoa.
LTDren eskaintzari kanal berriak gehitzeko aukera emango dute lanek.
Amaitutakoan, telebistak edo LTDko hargailuak berriro sintonizatu beharko dira, kanal guztiak behar bezala ikusteko.
Aurreikusitako datan aldaketak egon daitezke lan teknikoen beharrengatik.