Eguesibarreko Udalak San Juan Suak bertan behera utzi ditu
Eguesibarreko Udalak ekainaren 23ko gauerako aurreikusita zeuden San Joan suak bertan behera uztea erabaki du, azken egunetan izandako tenperatura altuak direla eta. Hori guz...
1969ko ekainaren 28an Stonewall-eko (New York) istiluak gertatu ziren, gaur egun LGTBIQ+ harrotasuna bezala ezagutzen dugunaren ernamuina. Harrezkero, urrats garrantzitsuak egin dira LGTBIQ+ pertsonen eskubideak aitortzeko, ez soilik nazioartean eta Espainiako Estatuan, baita Nafarroan ere, aitzindaria izan baita LGTBI+ arloko legeak onesten, hala nola 12/2009 Foru Legea, azaroaren 19koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa, eta 8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa.
Egun hori dela eta, Eguesibarko Udalak adierazpen instituzional bat onartuko du hilaren 24ko Osoko Bilkuran eta ortzadar banderaren koloreekin piztuko da Udala 28ko gauean.
Horretaz gain, Udalak bi jarduera antolatu ditu:

Ekainaren 25ean, osteguna, 17:30ean, Oihanburun:
HITZALDIA: “HAUR ETA GAZTE TRANSEXUALITATEA”. Ulertzea, lagundu ahal izateko.
Naizen elkartearen eskutik, Bea Sever Egaña sexologoa izango dugu eta ondoren, NAIZENeko familien testigantzak.
Sarrera librea lekuak bete arte..

Ekainaren 27an, larunbata, 16:30ean, Gazteriaren Etxean:
ZINEMA LARUNBATAK: “NIRE IZENA HARVEY MILK DA”
Filmaren ondoren, zineman aditua den Maria Castejonekin solasaldia.
Sarrera librea lekuak bete arte.
Eguesibarreko Udalak ekainaren 23ko gauerako aurreikusita zeuden San Joan suak bertan behera uztea erabaki du, azken egunetan izandako tenperatura altuak direla eta. Hori guz...
Eguesibarreko Udalaren eraikina eta pinua, Sarrigurengo biribilgune zentralean dagoena, more kolorez argiztatuko dira datorren asteartean, ekainak 23, “Dravet Sindromearen N...
Eguesibarreko Udalaren eraikina eta pinua, Sarrigurengo biribilgune nagusian dagoena, laranja kolorez argiztatuko dira, larunbat honetan, ekainak 20, “Fazioeskapulohumeral M...