Eguesibarko kirol-instalazioak. 2026-2027ko Eguesibarko kirol programa
Hemen duzu Eguesibarko kirol-eskaintza osoa ikasturte berrirako! Adin eta maila guztietarako jarduerak daude. Haur, gazte, heldu eta adinekoentzat Ikusi programa eta em...
Hiri-tailerrak dira, goizeko ordutegian, Sarrigurengo Ikastetxe Publikoetan, udako oporren hasieran eta bukaeran.
Tailerren bidez, euskaraz jostatzeko aukera eman nahi zaie PAI-D eta PAI-A ereduetako haurrei ingurune ludiko, atsegin eta dibertigarrian, hizkuntzaren erabilera-ohiturak finkatzeko asmoz.
Sarrera: 8,30etik 9,30era
Irteera: 13,30etik 14,30era
1. txanda: Ekainak 22-30. Prezioak: 60€ erroldatuak. 120€ ez-erroldatuak.
2. txanda: Abuztuak 31 – irailak 4. Prezioak: 43€ erroldatuak. 86€ ez-erroldatuak.
• Tarifa hobaridunak aplikatuko dira.
• Eredu bakoitzeko bi txandetan izena eman daiteke. Bi ereduetako batean baino ez dira onartuko izen-emateak: PAI-A (Uriz Pi) edo PAI-D (Joakin Lizarraga). Norbaitek bi ereduetan izena emanez gero, bi aurreinskripzioak ezeztatuko dira.
D eredua: Joakin Lizarraga I.P.: 50 leku
A eredua: Hnas. Uriz Pi I.P.: 20 leku
Izen-emateak 012ra deituz edo 012 webgunearen bidez izanen dira maiatzaren 19tik 31ra. Ezinbestekoa izanen da izena emateko unean ordainketa egitea.
Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa bat egingo da familia-unitate bakoitzeko, ekainaren 4an, erroldatuen inskripzioen artean.
Emandako e-mailera mezu bat bidaliko da plaza lortu den ala ez baieztatzeko (Spam edo mezu baztergarrien karpetatan begiratu). Izena emandakoak lekurik lortzen ez badu (zozketa egin delako edo aukeratutako taldea atera ez delako), ordaindutako dirua itzuliko zaio.
Derrigorrezko Kuota honela itzuliko da: parte-hartzaileak bere borondatez uko eginik, Udaletxeko erregistroan idazkia aurkeztuz, ekainaren 10a baino lehen (lehen txandarako) edo abuztuaren 9a baino lehen (bigarrenerako). Kasu horretan, % 15 kobratuko da kudeaketa-gastuengatik. Ezabapena epe horretan egiten ez bada, ez da dirurik itzuliko, ezinbesteko arrazoiengatik izan ez bada; kasu horretan, alorrak eskaera aztertuko du, eta aurkeztutako dokumentazioaren arabera onartu edo ukatuko du.
INFORMAZIO GEHIAGO: euskera@egues.es

Hemen duzu Eguesibarko kirol-eskaintza osoa ikasturte berrirako! Adin eta maila guztietarako jarduerak daude. Haur, gazte, heldu eta adinekoentzat Ikusi programa eta em...
🗓️Uztailak 30 | 11:00-14:00 📍Eguesibarko kiroldegia (Olatz). Izen-ematea ekainaren 30era arte: juventud-gazteria@egues.es [doc_button text="Informazio gehiago" ...
🗓️uztailak 29, abuztuak 12 eta 19 | 11:00-14:00 📍Eguesibarko Gazteriaren Etxea Abenturaz, misterioz, izaki harrigarriz eta dena alda dezaketen erabakiz betetako ...