Borondatez ordaintzeko azken eguna: 2025eko azaroak 28
Orok jakin dezan, 2025eko bigarren seihilekoko eta 2025eko pasabideetako kontribuzio ordainagiriak kaleratu direla, eta aurtengo azaroaren 28a dela ordaintzeko azken eguna izango dela jakinarazten da.
– Helbideratutako ordainagiriak, titularrek baimenduta, dagozkien banku kontuetan zordunduko dira, borondatezko ordainketa epearen azken egunean, 2025eko azaroaren 28an.
– Helbideratu gabeko ordainagiriak honela ordaindu ahal izango dira:
- CaixaBanken eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordainagiria aurkeztuta, tramitea egiteko ezarritako ordutegian.
- www.valledeegues.com webgunearen bidez, Egoitza Elektronikoan sartuta, Erreferentzia Bidezko Ordainagirien Ordainketa edo Egiaztagiri Bidezko Ordainagirien Ordainketa azpiataletan hain zuzen ere.
- 012 edo 948 33 16 11 telefonoetara deituz.
Borondatezko ordainketa epea igarotakoan, dagokion errekargua aplikatuko zaio.