STAND INCIBE ESPERIENTZIA

2025eko urriak 20 - 2025eko urriak 21 | Todo el día

Casa de la juventud

Foto evento

Jakinmina baldin baduzu eta zibersegurtasunari buruz gehiago ikasi nahi baduzu, hona hemen zure aukera.

Urriaren 20an eta 21ean zibersegurtasunari buruzko jardunaldiak egingo dira Gazteriaren Etxean. Jardunaldiak INCIBEk antolatu eta kudeatzen ditu oso-osorik.

Ekimen honen helburua jardueraz betetako gune bat hurbiltzea da, sarean konfiantzaz molda zaitezen zure ni digitala nola babestu jakiteko eta esperientzia seguru bat bizitzeko.

Zibersegurtasunari buruz sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko, hezteko eta dibulgatzeko stand ibiltari baten bidez egingo den ekintza multzo bat da.

Informazio-gune bat eta gaitzeko eta erakusteko beste gune bat izango ditu. Aukera paregabea da, urtean behin egiten baita, eta 2025 honetan gure bailara izango da kokapena. Esperientzia 12 pertsonako taldeka egingo da eta 30 minutuko iraupena izango du. Esperientzia guztiz doakoa eta herritar guztiei irekia izango da.

 

STAND IBILTARIAREN ESPERIENTZIA

📅 urriak 20 eta 21

🕘 09:00 – 14:00 eta 16:30 – 19:30.

📍 Gazteriaren Etxea, Santa Engracia kalea, z/g, Sarriguren

Iraupena: 30 minutu, 12 parte-hartzaileko talde bakoitzeko.

🚪 Acceso: gratuito

Anima zaitez eta zatoz standera!

Ikasi zure ni digitala babesten!

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento