Udalaren eraikina urdinez eta berdez koloraztatuko da
Eguesibarko Udaletxea urdinez eta berdez argiztatuko da, igande honetan, irailak 28, “Erretinaren Eguna” dela eta, Espainiako Retina Distrofia Hereditarioen Elkarteen Federazioarekin (FARPE) eta haren Fundación Lucha Contra la Ceguera fundazioarekin (FUNDALUCE) lankidetzan. Era berean, Udalaren webgunean eta sare sozialetan ekimena zabalduko da, #LucesQueInspiran eta #InspiringLights traolak erabiliz.
“Luces que inspiran: España iluminina la Retina” proiektua 2021ean sortu zen, Fuente del Maestre udalerrian (Extremadura), eta ordutik indartsu hedatu da, bere helburua kaltetutako pertsonei laguntzea izanik, diagnostiko goiztiarra sustatuz, ikerketa bultzatuz eta arreta egokia indartuz.
Nabarmentzekoa da 2023an 80 udalerrik baino gehiagok parte hartu zutela, eta 2024an, kopurua 159ra igo zela, eta aurten, Federazioa et bere Fundazioa lanean ari dira kanpaina horrek nazioarteko erakundeen babesa izan dezan.