IRAILA, HAUR MINBIZIAREN SENTSIBILIZAZIO HILABETEA
Haur Minbiziaren Sentsibilizazio Hilabetea dela eta, Haur Minbiziaren Familien Espainiako Federazioak (FEFCI), ADANO elkartean parte hartzen duten 23 elkarteekin batera, ‘Eskolara itzultzea minbiziarekin’ kanpaina prestatu dute, gizarte osoari zuzendutako ekimena, minbizia duten ikasleen hezkuntza errealitateaz sentsibilizatzea helburu duena.
Hainbat material eta baliabidez osatutako kanpaina, minbizia duten adingabeek eta nerabeek ikasturtea galtzea saihesteko erabiltzen diren hezkuntza-modalitateak islatzea du helburu.
Hilean zehar, Nafarroako Minbizia duten Haurrei Laguntzeko Elkarteak (ADANO) hainbat kapsula argitaratuko ditu bere sareetan #VueltaAlColeConCáncer traolarekin, eta, horietan, hainbat profilek (ospitaleko ikasgelako irakasleak, minbizia duten adingabeak, hezkuntza-laguntzako profesionalak eta kaltetutako ama bat) beren testigantza emango dute, eta azalduko dute zertan datzan, adibidez, ospitaleetako geletan eskolara itzultzea edo etxeko hezkuntza-laguntzaren egunerokotasuna.
Elkarte honen helburua minbizia duten adingabeen hezkuntza-errealitatea ikusaraztea da: batzuk ikasgeletara itzul daitezke, beste batzuek, ordea, ospitaleko gela batean jarraitzen dituzte bere ikasketak edo etxeko hezkuntza-arreta jasotzen dute. Gogoratu behar da hezkuntza eskubide bat dela, gaixotasunaren prozesua edozein dela ere, eta eskubide hori ere errekuperazioaren parte dela.
Nabarmentzekoa da Federaziotik eta ADANO kide duen bere elkarte saretik hezkuntza arloari lotutako beste material batzuk daudela eskuragarri:
- “Haur minbizia ipuinkeriarik gabe”: gaixotasuna tratatzeko hitz asertibo eta arduratsuak biltzen dituen gida.
● ‘Minbizia duten ikasleen irakasleentzako prestakuntza’ ikastaroa. Irakasleei zuzendutako baliabide horrin buruzko informazio gehiago lor daiteke. Baliabide hau FEFCIko Hezkuntza Batzordeak prestatu du, eta Santiagoko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntza Teknologiako ikerketa-taldearekin lankidetzan aritu da.