Sarrigurengo kiroldegia inauguratu da
Atzo Sarrigurengo kiroldegiaren inaugurazioa ospatu zen ekitaldiz beteriko egun batekin. Goizeko 10:00etan izan zen ekitaldi instituzionala. Xuriñe Peñas alkatearen hitzaldiaren ondoren, zintaren mozketa egin zen. Bertan, Eguesibarko kirol eskoletako ordezkari gazteek eta azken hiru alkateek parte hartu zuten: Alfonso Etxeberriak, Amaya Larrayak eta Xuriñe Peñasek.
Ekitaldi instituzionalean egungo korporazioak, Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo sailburuak, Jorge Aguirre INDAFeko zuzendariak, VA Arquitectos eta Ecay Construcciones erakundeetako ordezkariek parte hartu zuten.
Ondoren eta sarrera guztiak salduta, 1000 pertsona baino gehiagok ikusi zuten ACBko La Laguna Tenerife eta Casademont Zaragoza taldeen arteko lagunarteko partida.
Arratsaldean Eguesibarko herritarrek Sarriguren kiroldegi berria ezagutzeko aukera izan zuten, eta doako kirol ikuskizun batez gozatu zuten. 17:00etan, gimnasia erakustaldia eskaini zuten Alaia Valle de Egüés CR-ko kideek. 17:30ean, Eguesibarko Taekwondoren txanda izan zen. Eskubaloia protagonista izan zen 18:00etan, Valle de Egues Eskubaloiarekin, eta 19:00etan gurpil-aulkiko saskibaloi partida hasi zen, BSR Navarra eta Salto Berabera taldeen artekoa. Kirol arratsaldea bukatzeko etxekoek irabazi zuten Megacalzado Ardoi eta Castillo de Gorraiz Valle de Egüesen arteko saskibaloi partiduan. Talde hau Bigarren FEB mailara igo berri da eta atzo bere talde berritua aurkeztu zuen bere etxeko partidak jokatuko dituen pabilioian.
Sarrigurengo kiroldegi berriak pista nagusi handia du, mila ikuslerentzako edukiera duena, bederatzi erabilera anitzeko areto eta borroka-arteetarako egokitutako bi areto. Polikiroldegian eskubaloi, saskibaloi, judo, taekwondo, gimnasia, xake eta beste kirol eskoletako taldeek euren jarduerak garatu ahal izango dituzte, baita kultur ekitaldiak, kontzertu txikiak eta bestelako ekitaldi komunitarioak ere.







