Jaietan eraso sexisten aurkako puntu morea
Aurten ere jaietan indarkeria sexistarik gabeko informazio gune bat egongo da. Puntu morea eskuragarri egongo da ekainaren 5an (osteguna), 6an (ostirala) eta 8an (larunbata), 22:30etik 03:30era, karpetatik gertu.
ㅤㅤ
Puntu honetan, informazioaz gain, sentsibilizazio materialak ere eskainiko dira, hala nola eskutxo gorriak, eranskailuak, baliabide- gidak…
Aurten ere Felix Garrido Zentroak, Sarrigurengo Elizmendi kaleko 8 zenbakian kokatua, bat egiten du jaietako erasoen aurkako baliabideekin, eta 24 orduko gune segurua izango da. Eraso bat jasaten duen edo seguru sentitzen ez den edozein emakumek eskatu ahal izango du laguntza bertan, udaltzaingoa, puntu morea edo babes zibila bezalako baliabideei gehituta.
ㅤㅤ
Jaiak baino lehen, eraso sexisten aurrean jokatzeko jarraibideekin oinarrizko formazio bat eskaini zen, non ibarreko pertsona eta kolektibo ezberdinak etorri baitziren, karpetako barretan egongo diren talde eta elkarteetako pertsonak barne.
Berritasun bezala, aurten eta gazteei zuzendutako “berezko gunea” ezarriko da azoka barrutian Gurutze Gorriko langileek atenditua. Ekainak 6an eta 7an, 19:00etatik 22:00etara, egongo da.
ㅤㅤ
Eguesibarko Udalak eskerrak eman nahi dizkie kolektiboi, pertsona ezberdinei eta udal teknikari guztiei, guztiok jai berdinzaleagoak eta eraso sexistarik gabeak bizi ditzagun adierazitako inplikazioagatik.