Aurkezten dugu 2025-2026ko Kirol Eskolen Foileto berria
Izen-emateak
Federatutako oinarrizko kirola, Eguesibarko Kirol Eskolak programa, 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago. Programa honen bidez, federatutako oinarrizko mailan kirol-modalitate desberdinen irakaskuntza eta praktika erraztea bilatzen da. Kirol desberdinak kirol-klubek kudeatzen dituzte, eta horiek Eguesibarko Udalak ezarritako araudia bete behar dute. Klub horiek diru-laguntza bat jasotzen dute, baita jarduera garatzeko beharrezko kirol-espazioen lagapena ere.
Federatutako oinarrizko kirol talde edo jardueretan izena emateak esan nahi du adingabearen tutoreek jardueraren ezaugarriak eta behar fisikoak ezagutzen dituztela eta onartzen dutela adingabeak baldintza fisiko egokiak dituela eta ez duela inolako eragozpen medikorik edo osasun-arazorik kirol-modalitate hori egiteko.
Folleto osoa hemen eskura dezakezu: DESKARGATU
EPEZ KANPOKO INSKRIPZIOETARAKO LOTURA: KLIK HEMEN