Eguesibarko Udalak udalerriko LGTBI+ errealitateari buruzko diagnostikoa bultzatu du
Eguesibarko Udalak udalerriko LGTBI+ errealitateari buruzko diagnostikoa bultzatu du
Eguesibarko Udalak diagnostiko prozesu bat jarri du abian, udalerriko LGTBI+ biztanleriaren errealitateak, beharrak eta interesak ezagutzeko asmoarekin. Ekimen hau Udalak berdintasunarekin eta aniztasunarekin duen konpromisoaren parte da, eta bere helburu nagusia da politika publiko inklusiboak eta pertsona guztien bizipenetara egokituak garatzea, haien sexu orientazioa edo genero identitatea edozein dela ere.
Horretarako, Udalak 16 urtetik gorako herritar guztiei, online galdetegi erabat anonimo bat osatuz, prozesu horretan modu aktiboan parte hartzera dei egiten die. Bildutako informazioa funtsezkoa izango da Eguesibarren LGTBI+ pertsonen eskubideen errespetua, inklusioa eta babesa sustatzen duten ekintzak diseinatzeko.
Galdetegia eskuragarri dago jadanik https://bit.ly/EguesLGTBI estekan, eta ekainaren 20ra arte egongo da zabalik.
Udalak aldez aurretik eskertzen du prozesu honetan auzotarren parte hartzea, gizarte inklusiboago baterantz aurrera egiten lagunduko baitu.