HAURRENDAKO ANTZERKI PROGRAMA: “LA GRANJA”

2023ko apirilak 30 - 2023ko apirilak 30 | 12:00 - 13:00

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Egunbete emanen dugu Etxaldean Maruja baserritarrarekin eta haren animaliekin, bai eta haien hots eta soinuekin ere, alorren eta bertako produktuen artean, horiek baitira elikadura osasuntsuaren funtsezko oinarria. Marujarekin batera, animalia guztiak esnatuko ditugu, lau txerrikumeri biberoia eman, Andere Otsoaren auzokidea sendatuko dugu haren bost otsokumeri esker, hamabost dozena arrautza bilatuko ditugu eta, bukatzeko, Miranda ardi zaharrarekin rock and roll bat dantzatuko dugu. Kukurruku! Abestiak eta musika zuzenean, honakoen kantuen gainean: Marieta Monedero, Gloria Fuertes, Alicia Herreros, María Elena Walsh eta Antonio Gómez Yebra.

Izen-ematea: udal webaren bidez, izen-ematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren aurreko astelehenetik ostegunera. Eskariak lekuak baino gehiago badira, zozketa eginen da. Emandako e-mailera mezu bat bidaliko da lekua eskuratu izana baieztatzeko. Leku librerik bada, iriste-hurrenkeraren arabera hartzen ahalko dira emanaldiaren egun berean.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento