Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

“ERRIZAR NOTEN ARTEAN” ZIKLOA

20/05/2022 @ 18:30

DESKRIPZIOA: Ziklo intimista da Errizarkoa. Talde amateur baten emanaldia eta gonbidatutako beste talde profesional batena kontzertu berean entzuteko parada izanen dugu, argizarien argiak hartzen gaituen ingurune lasaian murgildurik. Emanaldi honetan Eguesibarko Udalaren Musika Eskolako ikasleek eta Francesca Croccolinok eta Silvia Sucunzak osatutako piano bikoteak joko dute.

INFORMAZIOA: Haur txikiekin gozatzeko kontzertua da. Musika topaketa berezia da, Camille Saint-Saëns konpositore frantziarraren obra handiaren gaineko kontzertu didaktikoa: “Animialien Inauteria”. 2018. urtean sortutako eta estreinako aldiz emandako proiektua da, Nafarroako Gobernuak Erkidegoko ikastetxe guztiei eskaintzen dien kontzertu didaktikoetako bat.

IZEN-EMATEA: Udalaren webgunearen bidez, izena emateko atalean horretarako prestatutako formularioan, emanaldiaren aurreko asteartera arte. Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa eginen da. Plaza baieztatzeko, mezu bat bidaliko da interesdunaren posta elektronikora. Plaza libreak geratzen badira, iritsiera ordenaren arabera betetzen ahalko dira emanaldiaren egunean bertan.

PREZIOA: doakoa 

 

XEHETASUNAK

Data:
20/05/2022
Ordua:
18:30