AISIALDI GUNEA

 Hemen: FAZ

Eguesibarreko haurrentzako ibarreko bizitza komunitarioan parte hartzeko erreferentziazko gunea. Askotariko jarduerak, ateraldiak, jolasak, tailerrak eta gynkanak biltzen dituen gunea. Izen-emate bakar batekin, hiruhileko ostiral guztietako jarduera ezberdinak disfrutatu ahal izango dituzu. 2022ko Apirilaren 1etik ekainaren 17ra bitarte, ostiraletan, 16:30etik 18:30era.

6 urtetik 12 urterakoei (2010 eta 2016 bitartean jaiotakoak) bideratuta. 2016an jaiotako adingabekoek 6 urte bete beharko dituzte hiruhilekoan zehar. Jarduerak Familiendako Arreta Zentroan (FAZ) eta Sarrigurengo kale eta plazetan burutuko dira.

Izen-emateak:

Hiruhilabeteko ostiral guztietarako izen-emate bakarra egingo da, FAZ-era deituz, 2022ko martxoaren 21-28 bitarte. Erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute. Plazak baino eskaera gehiago balego, zozketa egingo litzateke eta familiei plaza lorpena komunikatuko zaie.  

 

Informazio gehiago: 948 165651    caf-faz@egues.es

Prezioa: Dohainik.

txupinazo1mujeres-de-cine-1