EGUESIBARKO GAZTEEI DEIALDIA II. GAZTE TOPAKETAN PARTE-HARTZEKO

JUVENTUD

Gazteriaren I. Plan Estrategikoa diseinatzen ari gara Eguesibarren. Horretarako, gazteen partaidetzarako eremuak abian jarri dira partaidetza-prozesua sustatzeko.

Beste gai batzuen artean etxebizitza, enplegua, gazteriarentzako espazioak eta garraioa landu dira izan genuen I. Gazte Topaketa emankor horretan. Ibarreko gazteriaren inplikazioa nabarmendu nahi dugu, gazteek beren gaiei buruzko politiketan ere protagonista izan nahi baitute.

Ildo berean jarraituz, bailarako gazteriari beste deialdi bat luzatu nahi diogu azaroaren 8an, ostiralean,  17:30etatik 19:30etara Eguesibarko Udaletxeko Plenoen Aretoan ospatuko dugun II. Gazte topaketan parte-hartzeko.

Akzio plana zehaztu eta Gazteriaren Plan Estrategikoaren Zirriborroa garatuko dugu topaketa garrantzitsu honetan.  Dokumentu hau gero gazteek aurkeztuko dute eragile politiko eta teknikoen aurrean urte bukaeran egingo den komisioan.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento