UDAKO ZINEMA “Proyecto Rampage”

2019ko abuztuak 9 | 22:00 - 22:00

Egüés

Foto evento

Davis Okoye primatologoa da eta halako distantzia bat mantentzen du beste pertsona batzuekin, baina lotura sendoa dauka Georgekin, hau da, zilar-koloreko bizkarra duen gorila guztiz adimentsuarekin. Jaio zenetik zaindu baitu Davisek. Behin batean, ordea, saiakuntza genetiko bat gaizki atera, eta gorila baketsua goitik behera aldatuko da, halako pizti handi eta basa bihurtuko baita. Gauzak are gehiago okertuko dira, laster ohartuko baitira beste animalia batzuek ere alterazio bera izan dutela. Sortu berri diren alfa harrapari horiek Ipar Amerika txikitzen hasiko dira, bidean aurkitzen duten gauza oro xehatuta.

Akzioa-abenturak 107´.

Eguraldi txarra egiten badu,  film-emanaldia erabilera anitzeko gelan eginen da.

Ez da gomendagarria 12 urtetik behekoentzat

Prezioa: doakoa

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento