PARTAIDETZA 2019KO AURREKONTUAK: BOZKATUKO DIREN HIRU PROIEKTUAK HAUTATU DIRA JADA

 Hemen: Parte-hartzea

Partaidetza Aurrekontuak Hautatzeko Mahaiak 3 proiektu aukeratu ditu, eta Eguesibarko auzokideek apirirlaren 15tik 28ra bozkatzen ahalko dituzte.

 Partaidetza 2019ko Aurrekontuen deialdian 12 proiektu aurkeztu dira, eta Proposamenak Baloratzeko Batzordeak aztertu ditu guztiak. Udaleko hainbat teknikarik osatzen dute mahaia.

Jarraian, Hautatze Mahaiak, teknikariek eta politikariek osatuak, bozkatze fasera iraganen diren 3 proposamenak aukeratu ditu. Hona hemen proposamenak:

 

  • PUMP TRACK IBILBIDEA
  • SARRIGUREN PARKOUR
  • HAURRENDAKO NATUR PARKEA ERRIPAGAÑAN

 

Ekainaren 12tik aitzina, erroldaturik dauden 16 urtetik gorako auzokideek bozkatzen ahalko dituzte beren irudiko Ibarrarendako egokienak diren proposamenak. Botoa on line emanen da, www.valledeeguesparticipa.com plataformaren bidez

 Zatoz eta bozkatu gogokoen dituzun proposamenak!

 

stand-turismo-itzuliabiblioteca-sarriguren-2-egues