Badostaingo San Migel eliza

Ondarea

Eliza erromaniko berantiarra da.

Jatorrizko eliza XIII. mendearen hasieran eraiki zuten, baina ia ez da garai hartako aztarnarik gelditzen. Gero, XVII. mendean berritu zuten. Ibarreko eliza gehienetan bezala, zaharberritze-lan garrantzitsuenak barrokoak eraginda egin ziren. Horren ondorioz, oinplanoa lau zatitan banatu dago, gehi burualdea eta alboetako kaperak.

Dorrea zut dago burualdearen gainetik. Dorrea handitu zuten (hainbat eraikuntza-gai ageri baitira), eta ziurrenera, horrek beharturik egin zen estalkiaren berrikuntza barrokoa.

Barnealdean, erretaula XVI. mendekoa da, Miguel de Espinal eskultoreak ondua.

GAUZARIK INTERESGARRIENAK

  • Korua arku eskartzanoaren gainean, zurezko baranda
  • Bataiarri erromanikoa, erdi lurperatua.
  • Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula, XVIII. m.
  • Erretaula nagusia, San Migel, XVI. m.
  • Sortzez Garbiaren erretaula, XVII. m.
  • Gurutziltzatu erromanista
  • Jesus Haur barrokoa
  • Andre Maria Eseriaren tailu erromanikoa galdua da.
Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento