Sagasetako Santa Engrazia eliza
Ondarea
Eliza XIII. mendearen hasierakoa da.
Sagasetako elizak oin laukizuzena du, neurri desberdineko hiru tartetan banatua, eta burualde zuzena du. Eraikinaren oina hainbat eranskinekin osatu da.
Barnealdean, nabarmenena burualdean kokatutako erretaula da, eta horri buruzko dokumentazio ugaria gordetzen da. Agirien arabera, 1570ean Juan Goñikoa izan zen bertan lan egin zuen lehen margolaria. Ondoren, Pedro Mutiloakoak eta Juan Landakoak ere parte hartu zuten; azken honek bereziki landu zituen gizonezkoen muskulatura eta emakumezkoen ikonografiaren keinuak.
Gauzarik interesgarrienak
- Dorrea.
- Korua, zurezko balaustradarekin habe apaindu baten gainean.
- Gurutziltzatua, 1570ekoa.
- San Antonen erretaula, rococo estilokoa (XVIII. mendea).
- Erretaula nagusi errenazentista.
- Arrosarioko Ama Birjinaren tailua eta apezpikuaren tailu erromanista.
- Bataiarria eta ur bedeinkatuko harria.










