Uztarrotzeko San Bartolome eliza
Ondarea
XIII. mendeko eliza da, oin laukizuzena eta hiru tarte dituena. XVI. mendean burualde zuzena erantsi zitzaion.
Deigarria da elizaren kokapena, herri txikiaren goialdean baitago, gainerako eraikinak gainetik menderatuz.
Arretaz begiratuz gero, mendeetan zehar erabilitako materialak eta egindako aldaketak ikus daitezke. Bereziki nabarmenak dira XVI. mendeko lanak, burualdearen itxura, estalkiaren zati bat eta ziurrenik epistolaren aldeko kapera eraldatu baitzituzten. Kontrako kapera, ordea, jatorrizko elizaren garaikoa dela dirudi.
Ebanjelioaren aldean XVI. mendeko harrizko sagrarioa gordetzen da, baita 1572ko erretaula barrokoa ere, San Eutropiori eskainia eta Gallipienzo maisuak egina. Bertan honako inskripzioa irakur daiteke: “Esta capilla y retablo hizo hazer el venerable rector don Marín de Ustárroz mayor de días año 1572”.
Gauzarik interesgarrienak
- Dorrea, adreiluz berreraikia.
- Bataiarria eta zurezko korua.
- Gurutziltzatu barrokoa (XVII. mendea) eta harrizko sagrarioa (XVI. mendea).
- San Eutropioren erretaula (1572), besteak beste Esnearen Ama Birjinaren irudiarekin.
- Erretaula nagusia (XVIII. mendea), Ama Birjinaren eta Haurraren 1570eko tailuarekin.
- San Agustinen erretaula errenazentista, XVI. mendekoa.





