Sarrigurengo Santa Engrazia eliza
Ondarea
XIII. eta XIV. mendeetako eliza da, oin laukizuzena duena, lau tartetan banatua eta abside erdizirkularra duena.
Gaur egun desakralizatuta dago, eta ez du barnean arte erlijiosoko elementurik. Kristo gotiko bat, Erdi Aroko bataiarria eta Santa Engraziaren XVI. mendeko irudia eliza berrira eraman dira.
2017an amaitu ziren herri zaharraren ingurua urbanizatzeko lanak; eliza bertan kokatzen da.
Tenpluak XIII. mendeko arkitektura erlijiosoaren ezaugarriak ditu, baina estiloen nahasketa berezia ere ageri da. Bereziki nabarmentzen dira leihoa eta ataria, gotiko aurreratuari dagozkionak, seguruenik XIV. mendekoak.
Beste berezitasun bat abside erdizirkularra da. Antzina, nabearen estalkia kanoi-ganga zorrotza zen, parpain-arkuz osatua; gaur egun, koroari eusten dion arku bakarra baino ez da geratzen.
Ebanjelioaren aldean XVIII. mendeko armarri bitxi bat dago, egurrez margotua, eta bertan Erronkaribarko armak ageri dira. Horrek ibar horrek Eguesibarko eraikuntza batzuetan izan zuen eragina erakusten du.
Epistolaren aldean hilobi-harri bat dago, eta oraindik zailtasunez irakur daiteke inskripzioa: “Esta sepultura de Xancho de Nabarra…”.



