Eguesko San Martin eliza
Ondarea
XIII. mendeko eliza da, estilo aitzin-gotikoa duena, eta XVII. mendean berritua izan zen. Lau tarte desberdineko oinplano laukizuzena eta burualde zuzena ditu.
Eguesko San Martin eliza gotikoaren lehen urteetakoa da, eta, horrenbestez, XIII. mendearen hasieran eraiki zela uste da. Kanpoaldeko harlandua txukun paratua dago, eta horrek itxura trinkoa ematen dio eraikinari. Itxura hori areagotu egiten dute ebanjelioaren aldeko eta burualdeko horma-bularrek.
Barnealdean, erretaula nagusia nabarmentzen da, San Martini eskainia. Juan de Gazteluzar mihiztatzaileak egin zuen XVI. mendearen amaieran, eta 1.554 dukatetan tasatu zen. Gaur arte iritsi diren zilargintzako piezen artean, bi kaliz azpimarratu behar dira: bata XVI. mendekoa eta bestea XVIII. mendeko barrokoa, Iruñeko tailer batekoa.
Gauzarik interesgarrienak
- Dorrea.
- Korua.
- Bataiarria.
- Erretaula neoerrenazentista, albo banatan 1624ko bi erretaula dituela: Sortzez Garbiarena eta Doloretako Ama Birjinarena.
- Erretaula nagusia, San Martini eskainia, erromanista, XVI. mendekoa, maila artistiko handikoa.
- Santa Barbararen erretaula, XVI. mendekoa, neoerrenazentista.
- Gurutziltzatua, XVII. mendearen hasierakoa, erromanista.
- Sagrarioak, XVI. eta XVIII. mendeetakoak.
- Zilargintzako piezak: bi kaliz (XVI. eta XVIII. mendekoak), 1797ko bi krisma-ontzi, XVIII. mendeko parrokia-gurutzea eta 1818ko ekisaindua.
- Eguesko bakegile bat Elizbarrutiko Museoan gordea dago.






