04. IBILBIDEA: IBIRIKU – ETXALATZ – ELIA – IBIRIKU
- Luzera: 9,7 kilometro.
- Desnibela: 370 metro.
- Denbora: 3,5 ordu.
- Zailtasuna: Ertaina.
- Elementu interesgarriak: Ibirikuko San Joan Bataiatzailearen eliza, Etxalazko Jaurerriko jauregia, Eliako Jasokunde eliza, erreka bazterretako landaretza, pinudiak (larizio pinua eta pinu gorria).
Ibilbidearen zatirik garaienean Eguesibarraren ikuspegi zabalak daude, eta egun argietan Pirinioak ere ikus daitezke.
Ibilbidean zehar aipatutako herriguneak, bazkalekuak, Urbi ibaiaren bazterretako landaretza eta pinudi landatuak zeharkatzen dira (larizio pinua eta pinu gorria), paisaia eta ingurumen aldetik aberastasun handia eskainiz.
Ibilbidea Ibirikun hasten da, 520 metroko altueran, eta NA-2375 errepidetik Etxalazera iristen da. Han, Etxalazko Jaurerriaren inguruan, errepidea utzi, Urbi erreka pasarela batetik gurutzatu eta bazkalekuetan barrena ibaiaren ondotik aurrera egiten da, pixkanaka altuera hartuz pinudi landatu baten mugara iritsi arte. Lurrezko bide honek Elia herrira eramaten du.
Elian, herrigunea zeharkatu ondoren, Amokaingo bidea hartzen da; 4 metro inguruko zabalerako pista finkatua da, Amokainera daramana. Bertan pista utzi eta ezkerretik abiatzen den lurrezko bidexka estu bat hartzen da, hegal erditik igotzen dena pinudi batean sartuz. Bidea sasiz betetako bidexka bihurtzen da. Puntu honetaraino 130 metroko desnibela gainditu da.
Bidexka horretatik gora jarraituz, pinudien artean igotzen da 892 metroko altuerara arte; hau da ibilbideko punturik altuena eta beste ibilbide batekin lotzen den tokia.
Puntu horretatik ikuspegi bikainak daude inguruko mendi eta haranetara, baita ekialdera Pirinioetara ere. Guztira 372 metroko desnibela gainditzen da.
Ondoren, etengabeko jaitsiera hasten da pinudien artean, 3,5 metro inguruko zabalerako lurrezko pista batetik. Basotik irten ondoren ere beherantz jarraitzen da Akarregiko bidera iritsi arte, eta handik Ibirikura heltzen da.
