01. ibilbidea: ELKANO – ALTZUZA – EGUES – ELKANO
- Luzera: 4 kilometro.
- Desnibela: 45 metro.
- Denbora: Ordubetea.
- Zailtasuna: Erraza.
- Elementu interesgarriak: Elkanoko Santa Eufemia baseliza, Altzuzako San Esteban eliza eta Jorge Oteiza Museoa. Naturari begira, zereal alorrak eta Azketako erreka bazterreko landaretza Altzuzan.
- Zuhaitzak: makal beltza, zumarra eta zume zuria.
Oro har, ibilbidean hiri tarteak (Altzuzako eta Elkanoko urbanizazioak) eta nekazaritza-lurrak (batez ere zereal alorrak) tartekatzen dira.
Ibilbidea Elkanotik hasten da, iparraldean Ubarmin Klinikarekin mugakide den bidean barna. Tarte horretan bidea guztiz laua da.
Elkanoko Kontzejuaren lurrak utzi eta Altzuzara sartu aurretik, pista lurrezko eta harrizko bidexka bihurtzen da; erreka zeharkatu eta ur-ponpaketa estazioraino iristen da, eta handik Altzuzako errepidera.
Errepidean tarte labur bat egin ondoren, Altzuzako urbanizazioaren ekialdetik doan lurrezko bidexka estu bat hartzen da, Landazelaiako bidera iristeko. Ondoren, Besaleko bidetik Eguesera heltzen da. Azkenik, Eguesko hirigunearen iparraldeko mugatik, barneko errepidetik, abiapuntura itzultzen da.
