2026ko apirilak 27

87 familiak hartu dute parte deskonexio digitalaren erronkan

Foto noticia

Deskonexio digitaleko erronkaren sariak prest ditugu… eta izugarriak dira!

Aurtengoa benetan zoragarria izan da: 87 familiak parte hartu dute, eta haurrek aho zabalik utzi gaituzte pantailarik gabe egin dituzten gauza guztiekin…

🍪 Galletak egin dituzte
🃏 Karta-jokoetan aritu dira (txintxon ere bai!)
🌙 Izarrak ikustera atera dira
🚶‍ Paseoan ibili dira
🎲 Dominoan jolastu dute
🛠️ Tiragoma bat sortu dute!
⚽ Baloi-jokoetan aritu dira
💃 Dantzan ibili dira
😂 Txisteak kontatu dituzte

Eta beste hamaika gauza gehiago… pantailarik gabe deskonektatzen dutenean, benetan garrantzitsuarekin konektatzen direlako!

Hori ospatzeko, SARI IKARAGARRIA prestatu dugu: deskonexio digitalerako kit oso-osatua, pantailarik gabe gozatzen, sortzen eta jolasten jarraitzeko.

Datorren astean zehar saridunekin harremanetan jarriko gara… zeinen urduri gauden!

Eskerrik asko bihotzez parte hartu duzuen familia guztiei.
Eta badakizue… datorren urtean gehiago izatea espero dugu!

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento