NAOra esteka: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2026/4/60
Eguesibarko Udalak herritarren eskura jartzen ditu 2026ko lana eta familia bateratzen Errazteko dirulaguntzak. Horien xedea da Eguesibarko Udalaren diru-laguntzak emateko prozedura juridikoa arautzea, norgehiagokako araubidean, Eguesibarren erroldatuta dauden eta bertan bizi diren familiei eta beren kargura adingabeak dituztenei, 2014tik aurrera jaiotakoak, edo % 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna duten adingabeak, baldin eta 2026ko eskolarik gabeko aldietan kontziliaziorako baliabideak erabiltzen badituzte.
Hauek izanen dira eskolarik gabeko garaiak:
- Gabonak, 2025eko abenduaren 22tik 2026ko urtarrilaren 5era.
- Inauteriak, otsailaren 16tik 20ra
- Aste Santua, apirilaren 7tik 10era
- Udan, ekainaren 22tik irailaren 10era.
Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak kontziliazio-zerbitzuetan, haurtzaindegietan, haur-eskoletan, etxe lagunetan, kanpalekuetan eta aisialdiko eta denbora libreko jardueretan izena ematea izan daitezke, betiere egunean 3 ordu baino gehiago irauten badute. Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzen artean, zaintzaile baten gizarte-segurantzaren ordainketa ere sartzen da.
Diru-laguntza emateko, gehienez 150 € ordainduko dira adingabe bat duten familia-unitateentzat, 300 € bi adingabe dituzten familia-unitateentzat eta 450 € hiru adingabe edo gehiago dituzten familia-unitateentzat.Eskabideak aurkezteko epea NAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta honako epeak izango dituzte:
- Gabonaldia: 2026ko otsailaren 20ra arteko epea.
- Inauteriak: 2026ko martxoaren 20ra arte.
- Aste Santua: 2026ko maiatzaren 10era arteko epea.
- Udan, 2026ko irailaren 30era arte.
Eskaerak Herritarrei Arretarako Bulegoan (HAB) edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dira.
DESKARGATU HEMEN DOKUMENTAZIOA: