Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

HAURRENDAKO ANTZERKI PROGRAMA: “ADARBAKAR URDINA”

05/06/2022 @ 12:00

DESKRIPZIOA:

Gure adarbakarrak uste du ez duela deusetarako balio. Oiloek arrautzak errun, erleek eztia egin eta herensugeek ahotik sua botata gaztainak erretzen dituzte, baina berak uste du ez duela deusetarako balio. Autoestimu faltak jota aurkitzen duen iratxo batek esaten dio besteei laguntzea ere zerbaitetarako balio duela. Baliagarri sentitu nahi badu, Itsasoko Jaunaren alaba aska dezake, arpiek bahituta baitute. Adarbakarrak esaten dio ez duela inoiz lortuko, baina iratxoak sekretu bat kontatzen dio: “arpia batek gezurra esaten duenean lepoa luzatzen zaio”, horrela jakinen du zer behar duen bere helburua lortzeko.

IZEN-EMATEA: Udalaren webgunearen bidez, izena emateko atalean horretarako prestatutako formularioan, emanaldiaren aurreko astelehenetik ostegunera. Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa eginen da. Plaza baieztatzeko, mezu bat bidaliko da interesdunaren posta elektronikora. Plaza libreak geratzen badira, iritsiera ordenaren arabera betetzen ahalko dira emanaldiaren egunean bertan.

PREZIOA: doakoa

Detalles

Fecha:
05/06/2022
Hora:
12:00