María Victoria Cortijo GonzálezZinegotzia

    PRESTAKUNTZA.

    Arkitektoa, Sevillako ETSA Goi-mailako Arkitektura Eskolan, Eraikuntza espezialitatean. Teknikari Hirigilea Administrazio Publikoko Institutu Nazionalean. 

    LAN ESPERIENTZIA.

    Udal arkitektoa, Iruñeko Udaleko Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako alorrari atxikia. Arkitekto laguntzailea arkitektura, urbanismo eta ingeniaritza estudio zenbaitetan, 2004ra arte.

    IBILBIDE POLITIKOA.

    Somos Valle de Egüés – Eguesibar Gara talde politikoaren sortzaileetako bat. Zinegotzia Eguesibarko Udalean (2015-2019).