XII. mende hasierako eliza gotikoa da, duela gutxi auzolanean zaharberritua.

Eguesibarko ekialdean, Erantsusko Jaurerria dago. Gutxien urbanizatutako paisaia da udalerrian. Desagertzeko zorian zegoela, Goizeder izeneko herrixka ekologiko berria sortu zen.

Eguesibarko eliza gehienak bezala, Erantsusko Salbatore eliza ere XIII. mendean eraiki zen. Dena den, garai hartan Eguesibarren eraikitako beste eliza batzuk ez bezala, Erantsuskoa ez dago oso ongi kontserbatua. Hori bai, eliza honi ez zaizkio gainerakoei egindako berrikuntzak eta aldaketak egin. Erdiko nabea traza desberdineko lau tartez osatua dago. Sakristia epistolaren aldean dago, eta ebanjelioaren aldean albo-kapera txiki bat dago.

Hasierako eraikuntza bere horretan mantendu da. Hau da, kanoi-ganga zertxobait zorrotza, lau tartetan banatua, sakristia eta alboko kapera. Dorrea nahiz ataria soil-soilak dira, hasierakoak.

Ezin jakin non dagoen bataiarria, XIII. mendekoa, itxuraz Altzuzan dagoenaren berdin-berdina.