Kanpaleku ibiltaria Eguesibarko herrietan barna, gazteentzat: kirola, kultura, ingurumena, elkarlana, eztabaida, josteta…

Nondik sortu da proposamen hori?

Proposamenean bildu dira Eguesibarren egindako Partaidetza Plan Estrategikotik sortutako gai nagusiak:

Gazteria: gazteendako jarduera da, haiendako formatu erakargarrian, zerbait ludiko eta dibertigarria.

Identitatea: zerbaitetako kide izateko eta huraxe maitatzeko, ezagutu beharra dago. Beraz:

  • Lurraldearekiko harremana proposatzen dugu bizipenean oinarrituriko jarduera baten bidez: herriz herriko kanpalekua Eguesibarren barna.
  • Gure historia, ondarea, tradizioak, etab. dinamika ludikoen bidez ezagutzeko: tailerrak, pista jokoak, etab.
  • Jendearekiko harremana proposatzen dugu, beste gazte batzuk ezagutzeko

Partaidetzazko kultura: kanpalekuen helburua da hainbat proposamen proposatzea, eta haietako bat aukeratu eta abiaraziko da. Horretarako, beharrezkoa da gazteek errealitatea ezagutzea, pentsatu eta eztabaidatzea, akordioak egitea, etab. Azken buruan, partaidetzazko kultura garatzea.