Beste bost udalekin batera ari da parte hartzen Eguesibarko Udala proiektu pilotu honetan, Nafarroako Gobernuko Herritarren Partaidetzak eta UNICEF erakundeak bultzatua, haurrek toki mailan parte har dezaten sustatze aldera.

Iraupena

2018ko ekainetik 2019ko apirilera.

Prozesuaren faseak

  • 4na orduko 3 talde saio
  • Saio bat herri bakoitzean
  • Laguntza telefonikoa
  • Gune birtuala.
  • Gida tekniko bat egitea

 

Eguesibarko Udalak bere gain hartu dituen konpromisoak

  • Talde eragile bat osatzea
  • Proiektua herrian gidatzea
  • Haurrek edota nerabeek parte hartzeko organo bat osatzea

 

Zergatik da interesgarria proiektu hau Ibarrerako?

Funtsean, hiru arrazoik bultzaturik ari da Udala proiektuan. Hauek dira:

  • Udalak haurrekiko duen konpromisoa.
  • Eguesibarko biztanleriaren osaera: haurren pisua.
  • Parte hartzeko Plan Estrategikoaren emaitzak: haurrek erabakietan parte hartzea.

 

Haurren partaidetza

Haurren partaidetza eskubidea da, bai eta Haurren Eskubideen gaineko Konbentzioaren (HEK) funtsezko lau printzipioetako bat ere, beste printzipio hauekin batera: haurrak ez baztertzekoa, haurraren interes handiagoa, eta bizirako, biziraupenerako eta garapenerako eskubidea. Konbentzioak ezarri du Estatuek behar bezalako baldintzak bermatu behar dituztela haurrak bere iritzia osa dezan eta bere iritzia askatasunez eman dezan hari eragiten dizkioten egoerez; halaber, haurraren iritziak kontuan hartuko dira haren adin eta heldutasunaren arabera (HEKren 12. artikulua).